Alvarez de Eulateren obra hobeto ezagutzeko dinamikak, bigarren saioa egingo du. Sei eta hamaika urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da, eta Donostiako Maushaus estudioak gidatuko du lantegia. Zapatukoa aurtengo bigarrena da; izan ere, apirilean Arantzan-Zu? izeneko arkitektura-lantegia eskaini zuten.
Parte hartzaileak 10:30ean elkartuko dira Gandiaga Topagunean. Lantegiaren sarrera laburra egingo da, ondoren bisita gidatua egingo da Basilikan zehar. Bertan, lantegiaren arduradunek parte-hartzaile txikiei lagunduko diete, argiak eta koloreak gune baten eraldaketan duten eragina antzematen.
Hiru lan-gunetan banatuko dira parte-hartzaileak, teknikaren araberako lan artistikoak egiteko: mosaiko gardeneko mahaia, pinturako mahaia eta eskulturako mahaia.
Izen-ematea ekainaren 20a baino arinago egin behar da arantzazugaur@arantzazu.org helbidera idatzita edo 943 716 575 eta 639 051 931 telefono-zenbakietara deituta. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.