Uraren kudeaketaren harira piztu zen EHBilduren eta EAJren arteko eztabaida, funtsean. 23 puntuko gai zerrendarekin, osoko bilkura laugarrenean zihoanean jeltzaleek alde egin zuten aretotik, gobernuko ordezkariekin eztabaida sutsuak eduki eta Bilduko zenbait zinegotziren portaerarekin ere kexu. Gertatutakoaren harira, prentsaurrekoa eman zuen atzo EHBilduk, eta gaur goizean EAJk.