Zapatuan herritarrekin ospatu nahi izan zuten Ikastolaren Eguna eta ikastolako ateak ireki zituzten guztientzat. Jolas-parkea, tailerrak, taloak eta beste izan ziren ume eta nagusien gozamenerako.
Pailazoen ikuskizuna
Zapatu arratsaldean izan zen gaztetxoek hainbeste maite dituzten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna. Bizipoza lana aurkeztu zuten eta ume zein gurasoz bete zen kiroldegiko kantxa. Pailazoen musika, dantza eta txantxekin eman zioten bukaera egunari.
Domekan familian kirol pixka bat egiteko aprobetxatu dute Ikastolaren Eguneko ekitaldiekin bukatzeko. Eskola Agenda 21eko ordezkariek antolatuta, bizikleta martxa egin dute: ikasle, guraso eta langileek giro alaian egin dute Oñati eta San Prudentzio arteko ibilbidea.