Arrasatek hartu du aurten ibarreko Dantzari Eguna eta hiru herritako lau dantza taldek hartu dute parte: Oñatiko Oñatzek; Antzuolako Oinarinek; eta Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitz taldeek. Goizean herritik zehar kalejira egin ostean alardea egin dute herriko plazan.
Arratsaldean berriz egingo dute dantza-saioa, 18:00etan hasita.