Zailtasun horien gainetik, baina, Oñatin lasterketa izango da bihar, zapatua (15:30, plazatik abiatuta). Aurten, berritasuna da lasterketaren noranzkoan errepidea itxita egongo dela. Noski, tarteka joango dira mozten bidea, eta beti egongo dira alternatibak. Gidari, pazientzia, horrenbestez.
Iazko irabazlea, erretiratuta
Oñatiko duatloia erreferente da bailarako atleta gehienendako, baita Euskal Herritik datozenendako ere. Iaz, baina, atleta kantabriarrak izan ziren protagonista (Hemen iazko kronika), taldekako saria irabazteaz batera Felix Javier Martinez nagusitu zelako. Espainiako txapeldun seitan izan dena, baina, ez da txapela defendatzen egongo, erretiroa hartu duelako. Faborito argirik ez egoteak emozioa emango dio probari.
Astelehenean, Harmailatik saioak tarte berezia eskainiko dio duatloiari (19:30ean, eta 22:00etan).
BIde mozketak:
• Oñati – Elorregi
◦ 16:05etatik 16:45era itxita.
• Elorregi – Bergara
◦ 16:15etik 17:00ra itxita.
• Bergara – Zumarragako Gurutze Gorrien bidegurutzea
◦ 16:20etatik 17:30era itxita.
• Zumarraga-Oñati)
◦ 16:45etik 18:00etara.