Besteak beste hainbat eleberri klasiko, irakurtzeko erraza den formatuan

Txomin Madina 2014ko mar. 11a, 21:27

Oñatiko Udal liburutegian gutxi gorabehera 80 liburu berri dituzte, liburu bereziak Irakurketa Errazean daude-eta oinarrituta . Etorkinendako edo adineko pertsonendako aproposak dira liburuok, eta gehienak, klasiko handien moldaketak dira.

irakurketa errazaren aldeko apustua egin dute Oñatiko udal liburutegian, eta momentu horretan idatzita dauden merkatuko liburu guztiak, 80 inguru erosi dituzte. "Era honetako liburuetan, esaldi motzak erabiltzen dira; aditzak, orainaldian eta lehenaldian daude; hitzak ahalik eta apalenak eta xumeenak dira... Irakurtzera ohituta ez dagoen irakurle batek oso erraz irakurtzeko moduko dokumentuak dira" adierazi du Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko udal liburutegiko zuzendariak.

Klasiko handien moldaketak dira egun dauden era honetako liburu gehienak, baina bestelakorik ere bada; esaterako, gazteendako propio idatzitakoak eta etxeko ekonomiari buruzkoak. Oñatiko liburutegian edozeinek har ditzake mailegu moduan, baina era honetako liburuak gizarte talde konkretuei begira eginda daude. "Alde batetik etorkinendako dira egokiak, hizkuntzara hurbiltzeko eta integrazio bide moduan. Adinekoendako ere balio dezakete, baita alfabetatze arazoak dituztenendako eta urritasun psikikoa dutenendako ere" dio Ibarrondok.

irakurketa dinamizatzeko taldeak

Oñatiko liburutegia era honetako liburuak eskaintzen aitzindarietakoa da Euskal Herrian, eta ekimena ez da liburuak erostera mugatzen. izan ere asmoa da liburu hauen irakurketa dinamizatzeko talde bat sortzea eta Horretarako, dagoeneko jarri dira Helduendako Hezkuntzako Iraunkorreko eskolarekin. "Kasu honetan, liburua batera irakurtzen da, ozenki; hitz bat edo ideia bat ez bada ulertzen, momentuan lantzen da" azaldu du liburutegiko zuzendariak

Gaztelerazko liburuak dira Oñatiko udal liburutegian daude liburu irakurterraz guztiak, izan ere momentuz ez dago euskaraz modu honetan idatzitako libururik. Asmoa da argitaratzen direnean ere, era honetako euskarazko taldeak sortzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak