Oñatiko kultura etxea, Oñati
Egungo energia eredua aldatzeko jendea kontzientziatu nahian dabil Goiener. Horretarako, martxoaren 11n, asteartea, arratsaldeko sei eta erdietan Oñatiko Kultur Etxean izango dira.
Energia kooperatiba herritar honek energia fosila merkaturatzen duten konpainia handien eredua aldatu nahi du, eta bide batez, herri alternatiba honen berri eman. %100 berriztagarria den elektrizitatearen eskaera areagotuz, bazkideei %100 berriztagarria den elektrizitatea saltzen die kooperatibak. Bestalde, iturri horietako energia ekoiztu duten proiektuak planifikatzen ditu.
Hizkuntza: Euskara