Fermin Etxegoien: "Derrigorrez izan behar ziren nobelako gauza asko Oñatin gertatutakoak"

Ander Larrañaga 2014ko mar. 3a, 08:51

Fermin Etxegoien.
Autokarabanaren metafora erabili du Oñatiko idazleak bere lana osatzeko. Harrera ona izan da orokorrean.

Zer du herriak Oñatitik?

Asko du. Autokarabana idazten hasi nintzenean nire asmoa zen belaunaldi kronika bat egitea eta horregatik, derrigorrez, bertako gauza asko Oñatin gertatutakoak izan behar ziren.

Zergatik 'Autokarabana' titulua?
Autokarabanaren metafora erabili dut. Belaunaldi kronika horretan, gure belaunaldikook omen genituen aukera asko eskura; horrek, seguruenik, dikotomiarantz eramango gintuen. Aspaldian iruditzen zait konturatuta nengoela, orduan, autokarabanak bere baitan daraman aurkakoen uztarketa biribil hortaz; azkenean hori da autokarabana, lau gurpil dituen etxe bat. Egonkortasunerako asmatutako lehen gauza handia, etxe bat, baina kasu honetan mugitzen dena, eta, era berean, horrek dauka proiekzio bat.

Autokarabana ez da berez artikulu merke bat, baina hemen, gure bailaran, askotan erabili izan da nolabaiteko araztasuna bilatzera joateko, mendira, lasaitasun bila...

Zer moduzkoa izan da harrera?
Harrera ona izan da orokorrean. Bide batez, sariengatik edo beste zerbaitegatik zabaldu zen, eta mota guztietako iritziak jaso ditut. Izan daiteke nobelan hitz egiten delako Oñatikoa bezalako balizko izaera kolektibo bati buruz, eta orduan badago erretratu horren aurrean norberaren burua ikusita, ala ez ikusita, esaten diren gauzekin bat ez datorrena; hizkuntza ereduaren hautuarekin bezala, baina, noski, badirudi askoz ere jende gehiagori interesatu zaiola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak