Hala, Udal Gobernuak dio:
"2013. urtean zehar 24 enpresa proiektu izan dira azterturikoak udaleko sozioekonomia batzordearen bultzadaz. Gehiengoa pertsonen autoenplegu azterlanak izan dira. Horietatik 16 arrakastaz sortu eta orotara 17 lanpostu sortu dira. Azterlan eta sorturiko enpleguagatik Sozioekonomia batzordetik bideratu den diru laguntza 32.500€-takoa izan da.
Datuok iraganarekin alderatzen baditugu esan behar dugu aurreko legegintzaldi osoan (2007-2011) orotora 37 izan zirela aztertutako proiektuak eta legegintzaldi honetan goazen denboran 69 izan direla, %86,49 gehiago.
2007-2011 bitartean aztertutako guztietatik 26k izan zuten arrakasta eta legealdi honetan 39ek, +%58. Sorturiko enpleguari erreparatuta, aurreko legealdi osoan 23 lanpostu sortu ziren eta oraingo legealdian goazen denboran jadanik 39, %69 gehiago.
EAJ-k enplegua eta ekonomiari begirako planik ez dugula esatean gezurra esaten du. Gure plangintzek pertsona eta hauen enpleagarritasuna dute helburu eta arlo honetan egiten ari garen esfortzu ekonomiko eta humanoa iraganean baino handiagoa dela deritzogu. 2007-2011 bitartean 43.100€ bideratu ziren pertsonen enpleagarritasuna sustatzera eta Bildu Udal Gobernuan dagoen denboran 76.800€ bideratu dira. Hor dago bi ereduen aldeetako bat: pertsonaren lehenespena edo hormigoia eta magaproiektuena.
Enplegua sustatzeko politiketatik aparte formazioak bete du batzordearen beste zutabetako bat eta arlo honetan ere egindako esfortzuak iraganean baino askosaz ere handiagoak izan direla esan behar. Hauetako formazio ekintza batzuk pertsonen enpleagarritasuna hobetu eta lan merkatuan txertatzera ahalbideratu ditu".