Ze egiten ikasiko dute ikastaroan izena ematen dutenek?
Ingelesezko Do it yourself horri jarraituz, ikasiko dugu norberak gauzak pertsonalizatzen. Agian, badugu agenda bat, eta haren tapa ez dugu gustuko; ba, beste paper batekin forratuko dugu. Bestalde, berrerabilpena dago: zereal kaxa batzuekin aldizkariak artxibatzekoa egin, zapatenekin gauzak gordetzeko kaxak...
Dekoraziorako, beraz, bai, baina baita gauza praktikoak ere, egunerokoan erabilgarri direnak.
Bai; agian, baduzu kaxa bat duela hamabost urteko koloreekin, gaur egun eramaten ez direnekin. Paper polit batekin forratuta, apaingarri izaten jarrai dezake. Norberak egitean balio handiagoa du; beraz, oparitarako ere gauza aproposak izaten dira.
Sarri, erostera jotzen dugu, irudimen apur batekin geuk egin dezakegula konturatu gabe.
Bai, horrela da. Errazena da zerbait falta badugu erostea. Gero konturatzen gara ze sinplea den sortzea; kontuan izanda, gainera, gaur egun dena datorrela kaxetan-eta bilduta, horiek erabiltzea. Irudimena lantzeko egokia da.
Sormena, dena den, ez da irakats daitekeen zerbait, berezkoa behar du, ala?
Bai. Horregatik, alde batetik, ez zait askorik gustatzen ikastaro hitza. Ni ez noa ezer irakastera. Tailer bat izango da, gauza desberdinak egingo ditugu, partekatuko ditugu ideiak eta azalduko ditut, nireak edo Interneten ikusitakoak, adibidez. Arratsaldea pasatu eta handik gauza polit batzuekin irtetea da asmoa.
Gauza errazak izango dira, beraz.
Bai, bai. Kola, guraizeak, kuterra, papera, oihalak... erabiliko ditugu. Edonorentzat da.