Honako ekintza hauek egingo dira: jolas erraldoiak (Twister, Jenga, soka saltoa, pedaloa, skiak…), tailo tailerra, eskulanak (aurpegia margotzea), marrazkiak, txapa tailerra eta etxeko plastilina. Ludotekako arduradunek adierazi dute ekimeneko jolasak ludotekan egoten diren eta Bertakotze Programako umeekin eginiko asanbladetan erabaki direla. Bertakotze Programako nerabeek, gainera, eskulanetan laguntzaile lanak beteko dituzte.
Ekitaldi irekia da eta Oñatiko haur eta familia guztiak daude gonbidatuta parte-hartzera.