Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñati eta Soraluzeko gaztetxeetako kideek desafioa jokatu zuten joandako uztailean. Txantxikuak atera ziren garaile eta ordainetan oñatiarrei herriko zubi ospetsuan aparkatzeko lekua gordeko diete plaentxiarrek. Norgehiagoka estu horren bideoa eskegi berri dute Youtube-en, dema biziaren lekukotza gisa.