Bere blogean kontatu du Galdosek eta Goienari adierazi dio hurrengo hilabeteetan Boisera (Idaho-ko hiriburua) joango dela hainbat ikerketa lan egitera. Galdosekin egindako elkarrizketa luzea egubakoitzean argitaratuko dugu Goiena paperean eta Goiena.net-en.
Egonaldi luzea egin zuten Oñatin, Boiseko unibertsitatearen babesarekin eta euskal kultura, hizkuntza edota ohiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Handik etorri zirenetako bi lagunekin batera, 8 urteko mutikotxoa zela, Haur dantzarien egunean ateratako argazkia ere erakutsi du Galdosek blogean. Alkate txikia izatea suertatu zitzaiola-eta.
Oñatiarrak kontatzen du, era berean, amerikar haiei ez zitzaiela gauzak oso eroso gertatu hasieran. Dio, CIAkoak zirelakoan, lehergailuak eta guzti jarri zizkietela "ongi-etorri moduan".
Haiekin sortutako harremanei eusten die gaur egun Galdosek batez ere sare sozialak eta Internetek eskaintzen dituen teknologiak baliatuz.
Eta, aurreratzen du, haien gaineko liburua eta dokumentala egin nahi dituela eta dagoeneko harremanetan jarria dela Txintxua Films-eko Asier Altuna zinegile bergararrarekin. Iñaki Galdosek dokumental hori zuzenduko lukeen zinegilearen izena eta aurreratzen du: Koldo Almandoz.