ESK-tik diote SAT sindikatuak erabilera militarra duen Las Turquillas finkaren erabilpen soziala erreklamatzen dutela, %40ko langabezi tasa duen lurralde batean. Gaineratzen dute, erabilera sozial horretatik 130 postu finko sortzeko aukera izango litzakeela.
Bestalde, iragarri dute Andres Bodalo SATeko kideak hitzaldiak egingo dituela Euskal Herrian Andaluziako langile borrokari buruz, tartean, Arrasaten izango da Bodalo. Bihar, eguaztena, izango da saioa kulturaten, 18:30ean.