ESK-ko kide oñatiar bat inputatu dutela eta, kale-bilkura deitu du sindikatuak

Leire Kortabarria 2014ko urt. 8a, 11:55

ESK sindikatuko kide Juan Luis Marquez Villar 'Txarli' oñatiarra inputatu egin dute Osunan (Sevilla) dagoen Las Turquillas finkaren okupazioan parte hartu izateagatik. Hori dela eta, ESK-k kale-bilkura deitu du datorren martitzenerako, hilak 14, Bergarako epaitegiaren aurrean.

Las Turquillas finkaren okupazioak oihartzuna izan zuen Espainiako komunikabideetan. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) gidatu zuen, eta ESK-ko delegazio batek ere parte hartu zuen. Hona hemen ESK-k dioena: "%40ko langabezi tasa duen lurralde batean, SAT sindikatuak gidatutako okupazioak lur horien erabilpen soziala erreklamatzen du", eta finkak "erabilpen militarra" duela gogora ekartzen du.

Inputatutako ESK-ko kideak Bergarako epaitegian deklaratu beharko du. Eta honakoa dio ESK-k: "Egoera honen aurrean, langileriarengan estatuak eragindako errepresio judiziala eta poliziala erabiltzen duen sistema kapitalistari txartel gorria atera behar diogu", eta dei egin du hilaren 14an, martitzena, epaitegiaren aurrean batzera, 10:30ean. SATek ordezkaritza bidaliko du Bergarara.

SATen hitzaldia

Horrez gain, Euskal Herrian La lucha obrera del pueblo andaluz delako hitzaldia egingo ditu SATeko kide Andres Bodalok. Arrasaten, Ermuan eta Irunen izango da, eta Arrasateko hitzaldia hilaren 15ean, eguaztena, izango da Kulturaten, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak