Iñaki Artolaren euskarari buruzko hausnarketak izan zituzten hasteko Makalena elkarteko afarian

Julen Iriondo 2013ko abe. 6a, 21:38

Afari berezia egin zuten eguenean Oñatiko Makalena elkartean, herriko Hezkuntza Mahaiak antolatuta. Jaurlaritzako Hezkuntza sailean diharduen Iñaki Artola donostiarra izan zuten lagun, eta jaten hasi aurretik hitzaldia egin zuen, Arruti ikerketa deiturikotik eta ikastetxeetan euskararen erabilera dela-eta dagoen kezka eta erabilera handitzeko egiten den lanetik abiatuta.

Ikastetxeetako ordezkaritza –zenbait ikasle tartean– eta euskalgintzako hainbat lagun batu ziren Makalenan, eta Artolaren azalpenak entzun ondoren galderak egiteko eta euren iritzia emateko aukera izan zuten: "Jendea gustura ikusi dut, entzuten adi, eta bukaeran parte-hartze polita egon da", zioen Artolak afaria amaituta, formatuari buruz ondorengoa gehituz: "Modu berezi bat da, gauzak egiteko era desberdina; alde horretatik ere, oso ondo".

Artolak azaldutako ideia nagusia izan zen helburua izan behar dela umeek euskara erabili nahi izatea lortzea, ez erabilera soila, eta egungo egoeraren gainean zera zioen: "Nik uste planifikatzen ditugula eskolan ekintzak, edukiak, eta ondorio gisa lortu nahi dugu erabilera, eta hori da gero neurtzen duguna. Baina planifikatu behar genuke eskola atsegin bat; umeak euskaraz bizipen positiboak izateko leku eta modu bat. Ondorioz, ziurrenik, erabilera etorriko da".

Eta helburua erabilera soila izateak izan ditzakeen arriskuez galdetuta, hauxe: "Erabilera lortu daiteke, momentu baten, estimulu batzuekin. Baina maila neurologikoan gorago dauden faktoreak ikutzen ez baditugu, erabilera lortzeko jarri ditugun baliabideak kentzean jausi egingo da berriro erabilera. Lortu behar duguna da bere barruko nahi bat izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak