Matematiketarako 'app' sorta bat euskaratu dute Elkar Hezin

Jon Berezibar 2013ko aza. 20a, 17:00

Oñatiko Elkar Hezin neska-mutikoak matematiketan ibiltzeko aplikazio ezagun sorta bat euskaratu dute, ikastetxeko guraso baten ekimenez. Atzamarrekin kontatzen eta ekuazioak ikasteko hiru aplikazio berri daude euskaraz ekimen horri esker eta dagoeneko eskura daitezke denda digitaletan.

Hamar Hatz deskargatu: iOSAndroid
Dragon Box deskargatu: webgunea  

ElkarHeziko guraso eta irakasle ere baden Manu Perronet-en ekimenez egin da itzulpena.
Iparralden da irakaslea Perronnet eta han ezagutu zituen Hamar Hatz eta Dragon Box aplikazioak, Frantzian dioenez, oso erabili eta ezagunak dira aplikazio horiek.

Bi aldiz pentsatu barik, neska-mutiko euskaldunek ere ama-hizkuntzan kontatzen ikasi eta matematiketan jarduteko tresna horiek itzultzea erabaki zuen.

Aplikazioen jatorrizko garatzaileekin harremanetan jarri zen Perronet eta, arazo barik, euskaratzeko baimena jaso zuen. Iparraldeko senideak dituzte, antza, garatzaileek eta horregatik, bazuten sentsibilizazio apur bat, Perronet-ek kontatzen duenez.

Matematiketan ibiltzeko, adin tarte ezberdinetarako hiru aplikazio dira.
Hamar Hatz, 3 eta 6 urte bitarteko umeek, izenburuak dioen bezala, atzamarrekin zenbatzen ikasteko aplikazio berezi bat da.

Pedagogia berezia ere badu, gainera, aplikazio honek. Akats bat egiterakoan ez du jakinarazten; haurrak asmatzen duenean egin dezake aurrera soilik.

Dragon Box, ostera, aplikazio teknikoagoa da, nagusiagoentzat. Ekuazioak ikasteko balio du baina oso modu bitxi baten.

Perronnet-en ekimena da baina Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxearen laguntza estua izan du. Bereziki alboan izan du Koldo Zumalde, euskara aholkulari bezala. Harekin batera kolaborazio berezia ere izan du, gainera: Mireia Garro, 8 urteko neskatoarena. Bere ahotsa ipini du aplikazioan Elkar Heziko ikasle honek.


Deskargatzeko moduan, dagoeneko

Bai Hamar Hatz eta Dragon Box aplikazioak eskuragarri daude dagoeneko Android-en Play dendan eta Apple-en gailuetarako, App Store-ean. Hamar Hatz jaisteko App Storean Diez Dedos aplikazioa bilatu behar da eta behin jaitsita, euskarazko hizkuntza aukera ezarri.
Android-erako bertsioa frantsesez bilatu behar da, 10 doigts Play Store frantsesean bilatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak