Gazta dastatze-proba itsua Arantzazuko Parketxean

Sergio Cano 2013ko aza. 20a, 15:40

Datorren zapatuan izango da, Arantzazuko Parketxeko Aizkorri-Aratz interpretazio zentroan. 15 euskal artisau-gaztaren dastatze-proba itsua izango da. Maisu den Ramon Lizeagaren laguntzarekin egingo da.

Urtero bezala, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak urteko ekintza zaporetsuena eskainiko du azaroaren 23an. Dastaketa Aiako Ramon Lizeaga gaztagile adituak egingo du, antzinako errezeten berreskurapenaren sustatzaile eta artisau gazta egileak.

Euskal gazten dastaketan oinarritutako jardunaldia, Aizkorri-Aratzeko artzaintza jardueraren inguruko bisita gidatu labur batez osatuko da. Bisita Arantzazuko Parketxeko erakusketaren bigarren solairuan izango da, Parke Naturaleko artzaintza eta abeltzaintza jarduerei eskainitako eremuan, hain zuzen.

Egitaraua

Ekitaldia adin guztietako pertsonei zuzendua dago. Goizeko hamaiketan hasiko da. Lehenik eta behin, bisita gidatuarekin hasiko da, 20 minutuko iraupenarekin eta artzainen bizimoduari buruz hitz egingo da, bai historikoki bizi izan duten egoera eta baita gaur egungo egoerari buruz.

Bisita honen bidez, Parketxeko bigarren solairuan dagoen museoa ikusteko aukera izango da. Ondoren, partaideek eginiko gazta dastaketa izango da.

Bertan, oso ezaguna den  ardi latxaren esnearekin egindako Idiazabal gaztaz gain, Ramon Lizeagak berak berreskuratu dituen antzinako gazta batzuk dastatuko dituzte.

Erreserbak eta gainontzeko datuak

  • Dastaketaren salneurria: helduak 7 euro eta 5-12 bitarteko haurrak 3 euro.

  • Parte-hartzaile kopuru mugatua: 25 pertsona gehienez.

  • Erreserbak: Telefonoz (943 782 894/ 665 721 408) zein posta elektronikoz, Arantzazuko Parketxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak