Koloretako pegatinak atera ditu Trautik esekitokietan jartzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 26a, 12:24

"Ikusmen arazoak dituztenek euren esekitokia hobeto identifikatzeko, ikusteko" atera ditu Trautik pegatinak. Hiru koloretakoak atera ditu.

Ikusmen arazoak dituzten herritarrendako koloretako pegatinak proposatu ditu Trautik, esekitoki ondoan jartzeko. Berdeak, horiak eta gorriak atera ditu. "Maila ezberdinetako ikusmen arazoak izan ditzakete herritarrek, eta bakoitzari kolore batek beste batek baino gehiago lagundu diezaioke", azaldu du Trauti elkarteko Rafael Kortabarriak.

Horrelako pegatinaren baten beharra ikusten duen herritarrak, Trautin edo udaletxean egin dezake eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak