Herritarren Jarraipen Batzordea sortu dute, atez aterako

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 25a, 14:44

Irailean hasiko da lanean. Atez ateko sistema aztertu eta hobekuntzak proposatuko ditu batetik, eta bilketaren emaitzak emango ditu, bestetik.

Dendariak, ostalariak, landa eremuko herritarrak ... profil ezberdinetako kideek osatzen dute aste honetan sortu den Herritarren Jarraipen Batzordea. Adin, bizileku eta lanbide ezberdina duten herritarrek osatzen dute batzordea. Datorren irailean hasiko da lanean eta atez ateko sistemak dituen gabeziak aztertu eta hobekuntzarako proposamenak egingo ditu batetik. Bestetik, Mankomunitateak hilero pasatuko dituen gaikako bilketa mailaren datuak aztertu eta komunikatuko ditu.

Lan talde irekia izango da eta alkatea ere egongo da, udaleko ordezkari moduan. Herritarren batek batzordeko kide izateko interesa izanez gero, hauexek dira izena emateko bideak: partehartzea@oinati.net edo 943780411.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak