Oñati Zero Zabor taldeak antolatutako hitzaldian atez atekoaz eta etikaz jardun zuten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ekainaren 29a

Antonio Casado da Rocha filosofo eta ikerlariak eman zuen hitzaldia Oñatiko kultura etxean. Bera hernaniarra da izatez, baina Oñatiko familia ere badu eta Hernaniko esperientzia kontuan hartuta, atez atekoaz eta etikaz hitz egin zuen. Kultura etxeko aretoa bete ez zen arren, gazte eta nagusiagoak joan ziren hitzaldia entzutera.

Hitzaldi amaieran, herritarrek aukera izan zuten euren galderak egiteko eta Imanol Biain Oñati Zero Zabor taldekoak eta Casado da Rochak herritarren kezkak argitu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak