Atez atekoa martxan jartzeko guztia prest utziko dute aste honetan bertan

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ekainaren 21a

Oso gutxi geratzen da atez atekoa Oñatin ezartzeko; aste honetarako guztia prest uztea da asmoa.

Herriko komertzioetan kuboak banatu dituzte astean zehar eta lan horretan ibili dira informatzaileak eta herri langileak. Hiru taldetan banatuta, furgonetetan eta kamioian komertzioz komertzio ibili dira. Tamaina desberdinetako kuboak banatu dituzte, beharren arabera.


Paperaren kubo komunitarioak ere banatu dituzte atariz atari. Eta auzoetako giltza banaketa guztia ere aste honetan amaitzea da asmoa.


Postetako kodigo guztiak ere itsasten ibili dira egunotan. Eta kubo bila kiroldegira joan ez zirenak informazio bulegoetan jasotzen ari dira orain, Asier Etxaniz informazio bulegokoaren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak