Euskara, hezkuntza eta LOMCE legearen inguruko hitzaldia Erramun Osaren eskutik

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 20a, 12:56

Erramun Osa, Euskaltzaindiako idazkariordea, Oñatin izan zen Euskara eta Hezkuntzaz hitzaldia ematen. Entzule talde baten aurrean euskararen indarberritzeaz eta Euskal Herriko txoko desberdinetan euskararen egoera zein den eta hiztunaren profila deskribatzen jardun zuen. Halaber, LOMCE legearen inguruan eta honek izango dituen eraginei buruz egin zuen berba.

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa, Hezkuntza eta LOMCE legea izenburupena, Euskaltzaindiako idazkariorde Erramun Osak hitzaldia eskaini zuen atzo Oñatin. Entzule talde baten aurrean euskararen indarberritzeaz eta Euskal Herriko txoko desberdinetan euskararen egoera zein den eta hiztunaren profila deskribatzen jardun zuen. Euskal Autonomia Erkidegoan dugun egoera, Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa alderatu ostean, Euskal Herrian dugun ikasketa uzte tasa eta Europakoa alderatzeko aukera izan zuen. Hala, argi utzi duen, hemen tasa %12,5ean dagoen bitartean, Alemanian %11,5ean kokatzen dela, hortaz, gure datuak horren txarrak ez direla argitaratu zuen.

Elebitasunari buruz ere aritu zen eta hainbat datu eman zituen, besteak beste azken 20 urtetan elebidunen kopurua asko hazi dela, izan ere 20.000 hiztun gehiago daude gure lurraldean. Baina euskara gaitasunak hobetze aldera, argi utzi zuen Osak, hezkuntzak euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetzen laguntzen duela, baina ezin duela gizartean daude gabeziak konpondu, hortaz "euskal hezkuntza sistemari esker 20 urtetan asko hobetu dugu" esan zuen Erramunek, baina "euskara hezkuntzarekin soilik lotzen jarraitzen bada eta beste arlo guztietan gaztelaniaz zein frantsesez hitz egiten jarraitzen bada" euskarak aurrera egingo ez duela adierazi zuen.

LOMCE legea

Guri gurian dagoen LOMCE legearen inguruan ere hitz batzuk partekatzeko aukera izan zuen Osak. Bere hitzetan "lege honek gabezia asko ditu eta horietako bat adostasunik gabe jaiotako lege bat dela da" eta adostasunik gabeko planteamenduek ongi funtzionatzen ez dutela argitu zuen. Gainera, lege honek ekitatea baztertzen duela adierazi zuen eta euskal hezkuntzak aldiz, "aukera berdintasunean egiten du lan, etorkizuneko giltzarria aukera berdintasunean baitago". Honek guztiak gainera euskarari ere eragingo diola adierazi zuen, hezkuntza curriculuma aldatuko baitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak