Deitutako herritarren %91k jaso du hondakinak biltzeko materiala

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko mai. 29a, 17:56

Martitzenera arte, maiatzak 28, jasotako datuak eman ditu jakitera Udalak. Bihar, eguena, ez da banaketarik egingo. Egubakoitzean eta astelehenean egingo dira azkenak, kiroldegian.

Hondakinak gaika biltzeko materiala banatzen hasi zirenetik hona, deitutakoen %91k jaso dutela jakinarazi du Udalak. Joan den martitzena arte, maiatzak 28, 2.876 zergadun herritarrak zeuden deituta materiala jasotzera. Udalak emandako datuen arabera, horietatik 2.620k jaso zuten; "%91ko asistentzia" egon da.

Maiatzaren 22n hasi ziren hondakinak gaika biltzeko materiala banatzen. Kale bakoitzari egun zehatza dagokio materiala biltzeko. Egubakoitzean, Errekalde, Mendiko Kale eta Moiua kalekoek jasoko dute, eta astelehenean: Aita Madina, Kale Zaharra, Kanpantxo, Kurtzekua, Lizaur eta Otadui Zuhaiztia kalekoek. Kiroldegian jaso beharko dute eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.

Martitzenean, ekainak 4, Zubillagan egingo dute banaketa, hango bizilagunendako. Gainerako auzoetako herritarrek, auzo alkateen bidez jasoko dituzte kuboak, plastikoak, hiztegitxoa eta imandun egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak