Atez atekoarentzat ongietorri ekitaldia egingo dute zapatuan Oñatin

Julen Iriondo 2013ko mai. 22a, 20:31

Oñatin, atez ateko hondakin bilketarekin hasteko eguna gerturatzen ari dela-eta, Zero Zabor taldeak dei egin die herritarrei zapatuan plazan egingo duten ongietorri ekitaldian parte hartzera. Eguerdiko 13:00etan izango da, eta ordu erdiko ekitaldi xumea egingo dute.

Oñati Zero Zabor taldeko kideek poza adierazi dute ekitaldia iragartzeko agerraldian, euren esanetan hondakinak egoki kudeatzeko helburuz egindako bi urteko lanaren ostean sistema berria ezartzera doazelako herrian. Sistemarik eraginkorrena, %80ra arteko gaikako bilketarako modua ematen duena, azaldu dutenez.

Adierazi dute Gipuzkoako beste bederatzi herrirekin eta munduko beste hainbatekin batera eredugarri izango dela Oñati, eta hondakinak prebenitu, berrerabili eta birziklatzearen garrantzia nabarmendu dute.

Bestalde, arduragabekeria eta arinkeria jo dute Gipuzkoako atez atekoaren kontrako plataformek oñatiarrei etxerako edukiontziak ez jasotzeko egindako deia, eta konfiantza agertu dute jendeak ez diela kasurik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak