Atzo, egubakoitza, bidalitako prentsa oharra:
"Oñatiko BILDUren udal gobernuak ostiraleko prentsaurrekoan esan duenaren aurrean, Oñatiko EAJ-PNVk aste honetako prentsa oharrean esandakoa berretsi egiten du eta BILDUren Udal Gobernuari eskatzen dio bazterrak ez nahasteko.
Oñatiko EAJk bakarrik berak esandakoaren eta bere ekintzen ardura hartzen du eta Udal Gobernuari eskatzen dio: egin dezala elkarrizketaren alde, horretan beti egongo gara geu Alderdi bezala, eta entzun dezala oñatiarrek aldarrikatzen dutena.
Azkenik, Oñatiko EAJ-PNVk tinko esaten du ez dela jausiko BILDUko Udal Gobernuaren probokazioetan eta Udalari eskatzen dio adostasun bideak jorratzen saiatzeko, bazterrak ez nahasteko eta apurketa sozial eta inposaketaren bideetatik ihes egiteko".