Hondakinen gaikako bilketa sistemaren argibideak emateko bilera txanda hasi dute Oñatin. Gaur goizean, esaterako, ETEOko eraikin zaharrean egin dute. Udal ordezkariek eta informazio bulegoetako langileek hartu dute parte eta haiek eman dituzte azalpenak.
Udan sartu aurretik jarriko da martxan hondakinen gaikako sistema bilketa Oñatin. Hondakinak gaueko 23:00tatik aurrera batuko dituzte eta herritarrak 20:00etatik aurrera atera ahal izango du egun bakoitzari dagokion hondakina: errefusa, kubo grisean, papera eta kartoria kubo urdinean eta plastikoa eta ontzi arinak, plastiko horietan. Hemendik eta urtea bukatu arteko plastikoak, Udalak emanto ditu; 60 poltsa etxeko.
Larrañan eta kiroldegian
Bilera hauek hilaren 15era bitartean egingo dituzte, eta hilaren 22tik 31ra banatuko dute materiala. Bidaurretatik gora bizi direnek, Larrañako frontoian jasoko dute, eta Bidaurretatik behera bizi diren herritarrek, Zubikoa kiroldegian. Nortasun agiria eraman beharko dute materiala jasotzeko.
Errefusa batzeko kubo grisak eta organikoa batzeko kubo marroiak 10 litrokoak izango dira; papera eta kartoia bakotzekoak, berriz, 20 litrokoak (atarietakoak, handiagoak). Organikoa jasotzeko 20 litroko kubo marroiak ere egongo dira, adibidez, behar dutenenedako.
Garbigune mugikorra
ETEOn eta Garagartzan larrialdi guneak egongo dira, ez ohiko kasuetan erabiltzeko. Horietarako baina, udaltzaingoan eskatu eta entregatu beharko da giltza. Udaltzainak, egunero eskeiniko dute zerbitzua 09:30etik 21:30era. Hala ere, ekainaren 13an hasita eta hamabostean behin, garbigune mugikor bat egongo da herriko plazan, herritarren hondakinak batzeko.
Bestalde, datorren egunetan esekitokiak jarriko dituzte herriko guneetan, gehienak, orain arte edukiontziak egondako tokietan. Hilabete inguruan edukiontzaik eta esekitoriak, biak, egongo dira, eta gaikako sistema martxan jartzean kenduko dituzte orain arteko edukiontziak, ekainaren bukaera aurretik. Hala ere, beira, olioa, pilak eta oihalak jasotzen dituztenak, mantendu egingo dira. Esekitokien kokaguneen irudiak Santa Anan daude ikusgai.