Zaborra murrizteko mezua dakar Oñati Zero Zabor taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 27a

Onena zaborrik ez sortzea dela uste du, eta ikastaro batzuk antolatzea ari da pentsatzen, adibidez, erosketak nola egin daitezkeen ikusteko.

Zaborra arazo moduan hartuta, elkartasun kontzeptua zabaldu gura du Oñati Zero Zabor taldeak. "Errauskailua jarri gura izan duten herri guztietan, ezezkoa eman dute herritarrek, ez dutela gura esan dute. Guk Oñatin ere ez badugu gura, beste herri batean ere ez jartzeko eskatu behar dugu, elkartasun kontzeptua landu behar dugu", diote taldeko kideek. Horren adibide da Kasablankatik San Pedrorako bidegorrian egindako orma irudia: Erraustegia. Burua ondo daukanak ez du bere ondoan nahi. Bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi.

Elkartasuna eta murrizketa
Oñati Zero Zabor taldeak orain arte egindako ibilbidearen balorazioa eta hemendik aurrerako bidearen pautak aztertu ditu. "Pentsatzen dugu errauskailuaren aurrean, bilketa selektiboa dela biderik onena, eta horren barruan, atez atekoaren alde egiten dugu. Baina uste dugu onena dela zaborrik ez sortzea. Horregatik, murrizketaren alde lan egin behar dugula iruditzen zaigu. Saiatu behar gara erosketak egiten ditugunean, ahalik eta zabor gutxien sortuko dituenak egiten. Administrazioei ere eskatu behar diegu ontzi legedia aldatzeko, adibidez, eta jakien industriak ere parte hartu behar du murrizketa honetan", azaldu dute Oñati Zero Zaborreko kideek.

Zabor murrizketari lotuta, herritarrendako ikastaro batzuk prestatzea pentsatzen ari da Oñati Zero Zabor taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak