Aloñako Lagunak deituta, 52 zuhaitz landara landatu zituzten atzo, domeka, Aloñan; lizarrak, pagoak eta zumarrak.
Aurreko urteetan sartutako lau guneetan hutsuneak bete zituzten, hezitura berririk egin gabe: Aloñako pista barreneko eskumako eta ezkerreko itxituretan, Duruko pista gaineko itxituran, eta Ezkiztan. Landatzeaz gain, aurreko urteetan sartutako zuhaitzei inguruak aitzurrekin zupizahartu zitzaien, belarrak kenduz eta lurra apur bat jorratuz, sustarrak hobeto oxigenatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.