Arantzazuko Parketxeak txorien kantak ezagutzeko ibilaldia antolatu du domekarako

Lander Diego 2013ko martxoaren 22a

Aizkorri Aratz Parke Naturaleko txoriak ezagutzeko aukera eskainiko du Arantzazuko Parketxeak, igande honetarako, martxoaren 24rako, antolatu duten txangoari esker. 09:00etan emango zaio hasiera irteera honi.

Txorien kantak ezagutuz lelopean ekingo zaio ibilaldi honi, Mikel Olano adituaren gidaritza izanik.Txorien kantak ikasteko momentu aproposa, beti ere prismatikoak eroteko gomendioarekin.

Izen-ematea

Umeen eta helduen tarifak ezberdinak izango dira. Umeen (6 urtetaik 12 urtetara bitartean) sarreren prezioa 2 eurokoa izango da helduena aldiz 3 eurokoa.

Izena emateko ezinbestekoa da 943 78 28 94 telefonora deitzea edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net-era mezu bat bidaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak