Uraren taupadak dokumentalak 20 minutu irauten ditu eta Gesaltza-Arrikrutz eta Jaturabeko galeriak erakusten ditu. Imanol Biain eta Kepa Aranburu dira egileak eta bi urtetan ibili ziren dokumental honetan erabili duten materiala grabatzen. Gaurko emanaldian egongo dira biak. AMETeko kideak ere egongo dira iluntzeko emanaldian, azken 50 urtetan izan dituzten aurkikuntzen berri emateko.
Emanaldia 19:00etan da kultura etxean.