Argindarraren kontsumoaren diagnosia egin zuten joan den ikasturtean Txantxiku ikastolan, eta hortik abiatuta, hobekuntza plana jarri dute martxan. Batetik, argiteria aldatu egingo dute ikastolako gela eta eremu gehienetan. Bestalde, irakasle eta langileek argindar kutsumoa gutxitzeko sentsibilizazio saioak jasoko dituzte otsailean.
Bestalde, astean behin, jaki ekologikoez egindako menu begetarianoa eskaintzen dute jantokian, dietista batek planifikatuta, gainerako menuak bezala.
Zaborraren kudeaketa
Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, zaborren kudeaketaren programa jarri dute martxan beste ikastetxeetan bezala, Arazi izeneko enpresaren aholkularitzapean. Txikienek, "Etxeko hondakinak aztertzen" atala landuko dute. LHkoek herriko kaleetan, saltokietan, lantokietan zaborrak nola kudeatzen diren aztertuko dute. BHkoek, bestalde, zaborrak kudeatzeko dauden aukerak.