19:00etan hasiko dira bilerak eta ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da:
- Urtarrilak 28, astelehena, Eteo zaharrean.
- Urtarrilak 29, martitzena, Eteo zaharrean.
- Urtarrilak 30, eguaztena, Kultur etxean.
- Urtarrilak 31, eguena, Zuazola Institutuan.
Informazio bilera horiek egitea izango da lehen egitekoa, eta beste hiru urrats etorriko dira ondoren:
- Lehenengo fase honetan prestatuko diren eremuen behin-betiko proposamena gauzatuko da izena eman duten familiak kontuan hartuta.
- Formazio bilerak: bertan arduraduna eta funtzionamendu arauak adosteaz gain, konposta egitean kontuan hartu beharrekoak azalduko dira eta eremuak ezagutzera emango dira.
- Jarraipen lana: udalak, zalantzak argitzeko edota arazoei aurre egiteko, aholkularitza zerbitzu bulegoa jarriko du eta, gainera, urtean zehar egokituko diren eremuen ikuskaritza lana egingo du prozesuaren azterketa osoa izateko.
Bultzatzaileen esanetan, hainbat dira auzokonpostaren alde egiteko arrazoiak: "Ingurumena zaintzen da, etxeko hondakin organikoak nahi denean bota daitezke, kalitatezko konposta lortzen da, eta dohainik. Gainera, parte hartzen dutenek %25eko hobaria izango dute zabor bilketaren ordainagirian".
Izena emateko
Oñatiar orok esku hartu dezake ekimenean; aski da izena ematea. Bihar, urtarrilak 25, zabalduko da epea eta otsailaren 5era arte egongo da irekita (deialdia oraindik izena eman ez dutenentzat zuzenduta dago).
Harremanetan jartzeko: Kalezaharreko informazio bulegoa (943 250 145), San Lorentzoko informazio bulegoa (943 250 682) edo e-postaz (partehartzea@oinati.net).