Bi aldeek sinatutako ohar bat bidali dute hedabideetara batzarraren ostean.
Oharrean, Plataformak, "gezurtatu egin du", komunikabide batzuek gaur jaso duten bezala, "mehatxatuak" izan direnik.
"Jarduera amaitzen dutela adieraziz gutun bat igorri dugu komunikabide ezberdinetara eta beste eragile batzuek erabilera interesatua egin dute gutun horretaz, gure ahotan esan ez dituzten gauzak jarriz" diote Plataformakoek.
Bere aldetik, Oñatiko Bildu Udal Taldeak dio oharrean, goizean egin duten prentsaurrekoa eta bertan esandakoak egunkarietan argitaratutakoaren inguruan izan direla; "ez geneukan plataformaren gutunaren berri" adierazi dute Oñatiko Udal gobernua osatzen duten Bilduko zinegotziek.