Azkenean erre egingo direnez bereizi beharrik ez izatea omen dakarren eta ondorioz "baliabideen xahutzea" eragiten duen ereduaren aurrean, "%80ko birziklatze tasa" lortzen duen eta hondakinak ekoizpen zirkuituan mantenduz "lehengaiei ahalik eta bizi luzeena" ematen dien sistemari aukera emateko eskatu zuten agerraldian. Hondakinak erretzeak ingurumenean eta osasunean ondorioak dituela ere adierazi zuten.
Auzoz auzoko bilerak gaurtik aurrera
Bestalde, animatu zituzten herritarrak Udalak antolatutako bileretara: "Atez atekoa era ezberdinetan egin daiteke eta guztientzako erosoa, estetikoa eta erabilerraza izan dadin beharrezkoa da denon parte- hartzea".
Urtarrilak 14, astelehena: Ugarkalde eta San Lorentzoko bizilagunekin. ETEOn, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 15, martitzena: Olakuakoekin. ETEOn, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 16, eguaztena: Errekalde auzoko, Mendiko kale, Bakardadeko Ama eta San Anton kaleetan bizi direnendako. Kultura etxean, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 21, astelehena: Santa Marina, Moiua, Euskadiko Etorbidea, Kurtzebide, Patrue Kale, Lope de Agirre eta Lazarragako bizilagunekin. Santa Anan, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 23, eguaztena: Aita Lizarralde, Martzelino Zelaia, Kale Barria, Foruen Enparantza, Portu Kale, Kalegoiena, Ramon Irizar, Atzeko Kale eta San Martingoekin. 10:00etan kultura etxean eta 19:00etan Zuazola Institutuan.
Urtarrilak 28, astelehena: Errementari Plaza, Zubibarri, Bidebarrieta, Auzabarri, Mikel Aozaraza, Motxon, Roke Azkune, Arantzazuko Ama eta Ultzegin. Santa Anan, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 29, martitzena: Otadui Zuhaiztia, Kale Zaharra, San Juan, Lizaur, Kanpantxo, Aita Madina, Aita Mortara, Unibertsitate Etorbidea eta Kurtzekua. Zuazola Institutuan, 10:00etan eta 19:00etan.
Urtarrilak 30, eguaztena: Zubillagan. 10:00etan eta 19:.00etan.
Atari bakoitzeko ordezkariak bilera bakarrera joan beharko du, duen disponibilitatearen arabera goizeko edo arratsaldeko bilerara. Baina beti ere, atari bakoitzetik ordezkari bat joatea eskatzen da. Ordezkari horri bilketa egutegia eta ordutegia azalduko zaizkio eta atari bakoitzarerako proposatzen den bilketa puntua plano bidez erakutsi.
Ondoren, atariko ordezkariek bileran esandakoa bizilagunei jakinaraziko diete eta 15 eguneko epea izango dute ekarpenak egiteko. Guzti horiek jasotzeko bigarren bilera erronda egingo da otsailean.