Basura poltsak jartzeko deitu du PaP Ez plataformak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 21a

Etxeko balkoietan edo leihoetan papelez edo globoz betetako zabor poltsak jartzeko deialdia egin du Oñatiko PaP Ez plataformak. Modu horretara, atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako protesta egin gura dute deitzaileek.

"Bergaran egin duten moduan, Oñatin ere basura poltsak jartzeko animatzen ditugu herritarrak, atez ateko sistemaren aurka baina birziklapenaren alde gaudela adierazteko", argitu du Mairibi Arregik plataformako kideen izenean. "Errekalde auzoan ikusi genituen lehen poltsak, eta herritarren jarrera hori ikusita, deialdi publikoa egitera erabaki dugu plataformako kideok", gaineratu du.

Plataformatik adierazi moduan, atez ateko sistemaren aurkako sinadura bilketa bukatu dute, eta orain poltsak jartzeko deia luzatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak