Foruen plazatik gertu gertatu zen atzo gasolio ihesa. Gaur goizeko 12:00ak aldera, suhiltzaileak errekan lanean egon dira gasolioa kontrolatzen. Atzo erretiratuen etxeko depositua 5.000 litro gasoliorekin bete zuten, baina deposituak pitzadura txiki bat zuela esan dute suhiltzaileek eta hori dela-eta, gasolioa errekara isuri zen.
Gaur gasolioa kontrolatzeko eta erreka garbitzeko lanekin hasi dira suhiltzaileak. Kutsadura saihesteko asmoz, gasolioari barrera bat egiten saiatu dira eta erretiratuen etxeko pitzadura konpontzeko, depositua hustuko dutela adierazi dute suhiltzaileek.