Egileek azaldu digute, printzipioz Arrikrutzeko harrera gelan jartzeko bideo bat dela, euskaraz eta gazteleraz –aurrerago baliteke beste hizkuntza batzuetara ere egokitzea–.
Arrikrutzeko txoko ezkutuak
Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sistema nola sortu den azaltzen du Arrikrutz uraren taupadak ikus-entzunezkoak. Horretarako uraren bideak eta urtaroen ziklo oso bat ardatz moduan hartu dute.
Hala, Arrikrutzeko bisita turistikoan ikusi ezin diren altxorrak eta txoko ezkutuenak ikusteko aukera aparta eskainiko du ikus-entzunezko honek.
Elkarlana
Grabaketa lan handiena eta gidoia Kepa Aranburu zuzendari oñatiarrak eta Natur eskolako Imanol Biainek egin dute. Laguntzen –batez ere koba barruko grabazioetan– beste asko: natur eskolako kideak, Arrikrutzeko langileak... guztira 30 pertsona inguru. Esan ere, testuak egiten Martin Jauregialtzo eta Natur eskolako Idoia Bollarrek ere lagundu dietela Biain eta Aranbururi.
Errealizazioaz, argazkiaz eta post-produkzio lanaz Aranburu arduratu da. Muntaia lanetan Irene Collek bartzelonarrak lagundu dio. Soinu post-produkzioa aldiz, Beñat Gantxegirekin egin dute, Donostian.
Arrikrutzeko harreran izango duzue ikusgai.