Hilak 16 amaitu zen sinadurak batzeko epea, baina Oñatiko atez atekoaren kontrakoak sinadurak batzen jarraituko dute. Otsailean hasi ziren sinadurak batzen eta dagoeneko 2325 sinadura batu dituzte. Hala, gaur epe berria ireki dute eta ez dakite noiz amaituko den. Hala, Hondakinen bilketa selektiboari bai! Atez Ateko bilketari ez! leloa duen webgunea, alegia, http://www.peticionpublica.es/?pi=P2012N25517 martxan dago berriro ere.
Atez atekoaren aurka
Talde hau bi arrazoiengatik dago atez atekoaren aurka. Alde batetik, garestiagoa delako eta bestalde, modu zikina delako. Azken honen harira, gainera, turismoa bultzatzeko bide desegokia dela diote. Horregatik, birziklapenaren aldekoak dira.
Sinadurak
Otsailetik 2325 sinadura batu dituzte eta baita Udaletxean aurkeztu ere. Gainera, azpimarratu dute Oñatin jende asko dagoela atez atekoaren aurka eta herritarrek hala eskatu dutelako zabalduko dutela amaierako eperik ez duen sinadura bilketa berri bat.