Oñatiko kale-erakusketarekin abian da Mankomunitatearen hondakinen prebentziorako kanpaina

Txomin Madina Milikua 2012ko ekainaren 29a

Ikusgai dago dagoeneko Oñatiko plazan Mankomunitatetik hondakinen inguruan jarri duten kale-erakusketa eta bertan agerraldia egin dute Oñati, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Antzuola eta Leintz-Gatzagako alkateek hondakinen prebentziorako kanpainaren nondik norakoak azaltzeko. Adierazi dutenez, hondakinen inguruko zenbakiak zabaldu gura dituzte eta esan dute posible dela, Antzuolan bezala, %80ko birziklapen tasara heltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak