Aloña Mendiko txirrindulariak, onena emateko prest

Irati Goitia 2012ko otsailaren 27a

Bost alebinek, bederatzi infantilek, lau kadetek eta beste lau jubenilek eratzen dute taldea. Aurten, iaz baino neska bat gehiago dute euren artean; hiru guztira (denak infantiletan).

Talde guztiak aurkeztu zituzten, txirrindulari bakoitzaren izenak banan-banan esanez. Ondoren, talde argazkiak atera zituzten. Guraso dezente bildu zen euren seme-alabei erretratuak ateratzeko.

Pedro Irurzun presidenteak adierazi zuen: "Ilusio handia dute denek. Txikienak indar askorekin datoz, gainera. Lasterketa askoko denboraldia izango da".

Lasterketak, Oñatin

Alebin eta infantilek herrian bertan ekingo diote denboraldiari martxoaren 31ean. Beste lasterketa batzuk ere izango dituzte Oñatin: Arantzazuko Igoera (maiatzak 12), Gipuzkoako Txapelketa (ekainak 2), San Migel Saria (irailak 8) eta Oñati Saria (irailak 22).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak