Azken minutuan berdindu zuen Bergarak

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 26a

Iker Arazkonaga zentralak erramatatu zuen korner erdiraketa bigarren zutoinean. Hori horrela, puntu bat lortu zuten mahoneroek. Hondarribiak lehen zatian egin zuen gola, mahoneroen atera egindako lehen jaurtiketan.

"Emaitza justuena berdinketa zen, eta sufrituta, baina lortu dugu", esan ziguten partidu bukaeran Bergarako ordezkariek. Etxekoen korner eta falta erdiraketa asko egin zituzten, baina ez ziren fin ibili errematean.

 Sailkapenaren erdi aldean

Bergarak 30 puntu ditu sailkapenean orain. Hurrengo aste bukaeran Beti Gazteren kontra jokatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak