Atzoko Oñatiko osoko bilkuran zinegotzi guztiek ahobatez onartu zuten farmazietako gauetako guardia zerbitzua Arrasaten zentralizatzeko Osasun Sailburuordetzak hartutako erabakiaren kontra auzi errekurtsoa jartzea. Bilduko ordezkariek esan zuten Oñati bezalako herri batek merezi duela zerbitzu hori. EAJkoek aldiz, adierazi zuten pena dela Aretxabaletak eta Eskoriatzak erabaki bera hartu ez izana.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.