Mikel Garate, Bastard’s Assault eta Fiachras Antton tabernan abenduan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 13a

Pettik eta Señor No taldeko Xabik asteburuan eman duten emanaldiaren ondotik, hurrengo asteotan beste hiru emanaldi iragarri dituzte Oñatiko Antton tabernan. Hirurak ere ezberdinak; folka, popa eta punka gustuko dutenek, hor dituzte hiru aukera.

Hemen kontzertuak

  • Abenduak 16 egubakoitza. 20:00. Mikel Garate: Folk rockean oinarritutako abestiak. Bob Dylan eta antzerakoen influentziaz. Gitarra, armonika eta ahotsa (hautsita batzuetan, goxoa besteetan, berezia beti). Abesti leun eta dantzagarriez gozatzeko aproposa. Bergaratik.
  • Abenduak 21, eguaztena. 20:30. Bastard’s Assault: Abenduan zehar, talde honek (The Capaces, Estricalla eta El punto devil taldeetako partaidez osaturikoa) Northern Tour izeneko bira egingo du Euskal Herrian. 80ko hamarkadako punk-rock-hc talde klasikoei errepasoa egiten dion taldea. GBH, Poison idea, Exploited, Dwarves, La Perrera, 9 Pound Hammer, Hard-ons, DOA, Zeke, One way system, Genocide SS, Antiseen, Gangreen, The capaces… Eurek konposatutako beste abesti batzuekin batera.
  • Abenduak 23, egubakoitza. 19:30. Fiachras: Iraupen luzeko bigarren diskoa aurkezten ariko da Antton tabernan. Hiltzera goaz (Bonberenea Ekintzak) izenpean kaleratu dute diskoa eta rocka, folka eta taberna-zulotako kantuak biltzen dira bertan. Musika, parranda…, eta nahi beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak