Juankar Olaeta: "Lan gehiago baino ardurak ekarriko dizkit presidente karguak"

Mireia Bikuña 2011ko abe. 2a, 13:28

Oñatiko Elkar Heziko zuzendari Juankar Olaeta Gipuzkoako Kristau Eskolako presidente aukeratu dute. Aurrerantzean egin beharko duen lanaren gainean galdetu diogu.

Gipuzkoako Kristau Eskolako presidentea zara.
Hala da. Orain arte presidente izan denak eta zuzendariak galdetu zidaten ea onartuko nukeen nire hautagaitza aurkeztea. Baietz esan nuen, eta ondoren, zuzendarien biltzarrak bozkatu eta onartu egin zuten.

Zer lan egin beharko duzu aurrerantzean?
Eguneroko lanarekin jarraituko dut. Bi orduko eskolak ematen diet Batxilergoko ikasleei eta gainerakoetan zuzendari jarduna egiten dut. Presidente izateak hortaz, ez dit lan karga handituko.
Alde handiena, arduratan antzemango dut. Presidente izateak bi ardura dakar: ordezkaritza instituzionala, beste erakunde edo elkarte batzuen aurrean; eta, hilean behin, Lurralde historikoetako Kristau Eskoletako presidenteekin bilera: deialdia egin, bilera prestatu eta aurkeztu... Gainera, Gipuzkoako presidente naizenez, automatikoki Euskadiko Kristau Eskolako zuzendaritza batzordeko kide ere banaiz, eta horrek beste bilera bat eskatzen du hilero.

Zenbat denborarako hartu duzu kargua?
Lau urtero berritzen da. Dena den, Gipuzkoako Kristau Eskolako presidente izateko, derrigorra da ikastetxe bateko zuzendari titularra izatea. Hori horrela, hurrengo lau urtetan zuzendari kargua utziko banu, presidente kargua ere utzi beharrra izango nuke.

Zenbat pertsona bateratzen ditu Kristau Eskolak?
EAEn 100.000 ikasle, 7.000 langile, eta 4.200 ikasgela ditu Kristau Eskolak. Gipuzkoan 54 Kristau Eskola daude. Azkenik Oñatiri dagokionean esan 0-18 urte arteko 500 ikasle ditugula, eta horiekin lan egiten dugula 54 irakaslek. Guztira, 350 bat familia ditugu gurekin. Datu horiek erakusten dute ze garrantzia duen Kristau Eskolak hezkuntzan. Horrek guztiorrek, ardura berezia sortzen dit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak