Txantxiku Ikastolako Amaiur Bolinagak, Itsaso Guridik eta Itsaso Markinezek egindako irudian eskua da protagonista. Horren gainean biolentziarekin zerikusia duten hainbat berba idatzi dituzte eta azpian Nahikoa da! Elkar Heziko marrazkia Amaiur Olaldek, Aitor Egañak eta Andrea Barreirok egin dute.
Larrañako hiru lan
Epaimahaiak azpimarratu ditu Larraña Institutuko ikasleek egindako hiru lan. Sari barik geratu dira, baina "lan onak" direla esan dute gaurko ekitaldian. Maddi Milikuak, Maitane Lopezek eta Leire Azurmendik osatzen dute Pingui taldea; Nerea Zurututzak, Maddi Murgiondok eta Karla Santosek Agian taldea; eta Randy Peñak, Egoitz Anduagak, Chistian Astuyk eta Asier Mantxola Txirrita taldea.
Marrazki landuak
Udal ordezkariek DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek egindako lanen maila azpimarratu zuten: "Eskerrak eman gura dizkiegu lehiaketan parte hartu duten ikasle guztiei. Marrazki landuak eta maila onekoak aurkeztu dituzte. Zaila izan da bi onenak aukeratzea. Marrazki originalak egon dira".
Pegatinak jaietan
Lehen saria merezi izan duen irudiarekin pegatinak egingo dituzte hurrengo urteko San Migel jaietan.