Atzoko aurkezpenean plataformako kideek adierazi zuten hondakinak beste modu batera kudeatzeko garaia dela, hondakinen %25 besterik ez ei dugulako gaika biltzen, %90a birziklagarria denean. Gaineratu zuten baliabide naturalak mugatuak direla eta ezin ditugula xahutu.
Plataformako kideek azaldu zuten arazoari konponbidea bilatzeko beharrezkoa dela hondakinen kudeaketa sistema alternatiboak bilatzea. Eurek atez ateko hondakin sistema ikusten dute alternatiba egokiena: “Atez atekoarekin zabor kopuru handiak sortzeari utzi eta materialen kudeaketarako sistema zirkular baterako joera bultzatu nahi dugu, ohiko zabortegien eta erraustegien beharra desagertuz”. Horrela, Oñatiko Zero Zabor plataformak Usurbilgo ituneko puntuekin bat egiten duela esan zuten.
Oñatiko Zer Zabor plataformako kideek jakinarazi zuten hainbat ekintza egingo dituztela, horien artean honako hauek:
- Usurbilgo ituna zinatuko dute Oñatiko alderdi politiko eta eragile ezberdinekin.
- Domeka honetarako autobusa jarri dute Zubietan egingo den Flash Mob-era joateko. Goizeko 10:00etan postetxe pareko geltokian.
- Herrian sinadura bilketa egingo dute.