Oñatin bosgarren edukiontzia jarriko dute datozen hilabeteotan

Diputazioak hondakin organikoak batzeko edukiontzi marroia hedatu gura du Gipuzkoan; horren adibide da datozen hilabeteotan 12 udalerritan jarriko dituzten edukiontziak, tartean Oñatin.

Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateak pozik hartu du berria: "Oraindik ez dugu Diputazioarekin berba egiteko aukerarik izan eta ez dakigu zelan funtzionatuko duen". Hala ere, azaldu du oso gustura daudela; izan ere, eurak beti egon dira "bosgarren edukiontziaren alde". "Guk beti adierazi diogu Diputazioari bosgarren edukiontziaren alde gaudela, baina Debagoieneko Mankomunitateak beste ildo batetik jo du, atez atekoaren alde".
Horren harira, uste du Mankomunitateak Oñatiko udal autonomia errespetatuko duela eta ez dela arazorik egongo edukiontzi marroia Oñatin jartzeko.

Funtzionamendua

Alkateak oraindik ez daki zenbat edukiontzi jarriko dituzten eta non. Hala ere, uste du Aretxabaletan dagoenaren funtzionamendu bera izango dutela Oñatiko edukiontzi marroiek ere.
Aldundiak plan aitzindari baten barruan jarri zuen edukiontzi marroia Aretxabaletan. Diputazioa gustura dago lortutako emaitzarekin. Sei udalerritan egin dute plan pilotua eta edukiontzi marroian jasotako zaborraren %99 izan da gai organikoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.