Oñati eta Chateaubernard-en anaitzearen X. urtemugan, askotariko ospakizunak

Mireia Bikuña 2009ko api. 1a, 17:19
Oñatik eta Chateaubernardek sinatutako anaitze hitzarmenak hamar urte bete ditu. Horren harira, askotariko ekitaldiak antolatu ditu Anaitze Batzordeak. Besteak beste, aste bukaerako elkartruke bisita egingo dute uztailean eta urrian, eta Aloña Mendiko alebin mailako futbol taldeak nazioarteko txapelketa batean parte hartuko du Chauteaubernarden.

Uztailaren 3tik 5era

Hamargarren urteurrenaren ekitaldi potoloenak uztailaren 3tik 5era arteko aste bukaeran egingo dituzte Oñatin. Herriko kultur taldeen parte-hartzearekin ekitaldi potoloa egiteko asmoa dute; oraindik baina, ez dute uztailaren 4ko egitaraua erabat lotu. Gainera, Arrikrutzera bisita gidatua egingo dute Chateaubernardetik datozen lagunekin. Bestalde, uztailaren 5ean protokolozko ekitaldia egingo dute Oñati eta Chauteaubernardeko udal arduradunek, eta duela hamar urte sinatutako hitzarmena berretsiko dute. Frantziarrek gurera egingo duten bisitaren itzulera urriaren 10etik 12ra egingo dute oñatiarrek.

Musika eta futbola

Urtemugaren barruan beste bi ekitaldi egingo dituzte: alde batetik, maiatzaren 17an Oñati Abesbatzak kontzertua egingo du. Beste alde batetik, Aloñako alebinek nazioarteko futbol txapelketa jokatuko dute Chateaubernarden.

Anaitze gehien dituen herria

Oñati da Gipuzkoan senidetze gehien dituen herria. Hain zuzen ere, bost herrirekin dago anaituta, eta beste hirurekin adiskidetasun hitzarmenak ditu sinatuta. 1997. urtean egin zuten lehen senidetzea Mexikoko Zacatecas herriarekin. Zacatecas herriko fundatzailea oñatiarra zela-eta, bi herriak hartu-emanetan jartzeko burutazioa izan zuten. Era berean, Guadalajara eta San Luis Potosi herriarekin dago anaituta. Arlo solidarioari dagokionean Saharako Gleibat el Fula eta Argentinako Jose C. Paz herriekin dauden anaituta. Aldiz, ardatz kulturalari dagokionean Frantziako Chateaubernard-ekin egin zuten hitzarmena duela hamar urte.

helburuak
Anaitze Batzordeak egindako anaitzeen helburuak elkartrukeen bidez, solidaritatea erakustea, elkar ulertzea eta errespetua bultzatzea dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak