Million Dollar Business: ETEOko ikasleen lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko api. 24a, 15:08
Mondragon Unibertsitateko Oñatiko eta Iruneko campuseko ikasleek campus arteko lehiaketa jokatu dute gaur. Taldetan banatuta, enpresarik emankorrena sortzea izan dute helburu ikasleek. Antolatzaileak gustura geratu dira esperientziarekin; izan ere, eskoletan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute gaurkoan ikasleek. Gainera, enpresarik onenak, saria jaso du.

Bigarren urtez jarraian antolatu du Mondragon Unibertsitateko enpresa zientzien fakultateak Million Dollar Business lehiaketa. Oñatiko eta Iruneko campusetako ikasleei zuzendutako lehiaketa da gaur Oñatin egin dutena.

60 ikasle

Oñatiko eta Iruneko enpresa zientzietako laugarren mailako 60 ikasle elkartu dira Oñatiko campusean goizetako 9etan. Ikasleen helburua enpresarik emankorrena sortzea izan dela adierazi du Amaia Aizpuru 4. mailako tutoreak.

Taldetan banatuta egin duten lan ikasleek. Gainera, ikasleen arteko harremanak sustatzeko, bi campusetako ikasleak batu egin dituzte. Hala, bost ikasleko taldetan banatuta jokatu dute. Lehiaketaren nondik norakoak erakusteko ardura Alvaro Ispizua eta Joseba Goikoetxea irakasleek izan dute. Behin taldeak osatuta, enpresaren izena asmatzea egokitu zaie ikasleei.

Erabakiak hartzea

Esan bezala, lehiaketaren helburua enpresarik emankorrena sortzea izan da. Jokoa aurrera joan den bitartean, ikasleek hainbat erabaki hartu eta dirua jokatzeko ardura izan dute. Erabaki horiek finantzarioak, estrategikoak eta giza baliabideekin zerikusia zituztenak izan dira. Modu horretan, enpresaren ibilbidea erabaki eta finkatu dute ikasleek eta era berean, hartu duten erabakien ondorioz etekinak erabatekoak edo bestekoak izan dira.

Teoria, praktikara

Praktika hauen helburua teoria praktikara eraman eta ikasleek erabakiak hartzen ikastea izan da. Izan ere, behin eskolak amaitu eta lan mundura sartzen direnean, behin baino gehiagotan egokituko zaie erabakiak hartzea. Orduan, baina, ez dute gezurretako diruarekin jokatuko eta erabakiek benetako ondorioak izango dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak